Zuhaitzek BAI uzten digute basoa ikusten
Quejana-Araba / 2015
We CAN see the forest for the trees / Zuhaitzek BAI uzten digute basoa ikusten
Arcos de Quejana Hotelaren ondoko harizti bateko zuhaitzei buruz hitz egiteko gonbidatu ninduten, nortasun handiko obra bat. Kolorea basoko 20 enborren gainean ezartzen da. Bigarren azal baten moduan kolorezko karkasa batek zuhaitz bakoitza inguratzen du.
Produktu naturalen sintetizazioak, egurrak, zuntz naturalek eta kotoiak zuhaitzen itxura aldatzen dute beraiengan zuzenean eragin gabe. Kolore trantsizioen erabilpenak modu zuzenean naturak urtaroen bitartez jasaten duen aldaketa gogoraraziko digu eta geografiek era berean Agustin Ibarrola eta Robert Smith bezalako artista askok landutako kontzeptuak ekarriko dizkigu burura, natura eta giza presentziaren arteko erlazioa, alegia.
Zuhaitz batetik bestera gutxikako kolore aldaketek gutxikakoa eta geldoa den bizitza beraren bidea erakusten dute. Kolore bakoitzak aurrekoa du oinarri eta hurrengoa aurreikusten du.
Esku hartzeak mendiaren, basoaren , lurraren eta bere giza ingurunearen handitasuna denaren ekarpen apal bat izan nahi du.
Artista Laguntzaileak: Estíbaliz Vera, Patricia Garcia Ramirez , Jon Gil y Fernando Martinez de Eredita
Teknika: Zuntza, egurra eta kotoia.
Tamaina: 20 zuhaitzen gaineko esku hartzea.
Prentsa:
Slow Food Araba
Noticias de Álava
Radio Llodio
Aiaraldea