Itinerario Muralístico de Vitoria Gasteiz- La Ciudad Pintada (IMVG)
Vitoria-Gasteiz, Araba, Espainia // 2007tik gaur egun arte
2017an IMVG-k 10 urte bete zituen. Proiektua apalki hasi zen lehenengo muralismo tailerrarekin Bullerias plazan, 13 boluntario, erosketetarako orga bat (materialak hormara eramateko) eta gure hiriarentzat lan ikusgarri bat sortzeko gogo handiarekin.
“Denboraren ildotik” horma-irudiak, hedabide espezializatuetan errekonozimendu asko jasotzen jarraitzen du, munduko 30 horma-irudi monumental onenen artean kokatua izateraino.
Ordutik proiektuak hirian onarpen oso ona izan du bai obrengatik eta baita berauek burutzeko erabili zen eta erabiltzen jarraitzen den metodologiagatik ere. Eskala handiko 18 horma-irudi sortu dira, 12 Alde Zaharrean eta 4 Zaramaga auzoan eta 300 pertsona baino gehiagok parte hartu dute zuzenean bere eraikuntzan.
• 203 boluntario.
• 18 artista (14 bertako eta 4 Gasteiztik kanpokoak).
• 16-20 urte bitarteko 66 gazte (Brotxako brigadak).
• 16 artista laguntzaile.
• 15 artista praktiketan (Goi Mailako Diseinu eta Arte Eskolako ikasleak).
Horma-irudiak hiriko hirigintza- eta kultura-sarearen parte bihurtu dira eta apustu irabazle gisa aintzatetsita daude, hiri ireki, ausart eta herritar guztiek hiriaren garapenean parte hartzearekin konprometituta dagoenaren islada.
Proiektuak Florentziatik Torontora, Lisboa, Bartzelona eta Valentziatik pasatuz, bidaiatu du argazki bidez aurkeztu direlarik. Proiektuak interesa sortu du Donostia, Iruña eta Zaragoza bezalako udalerrietan, besteak beste.
Kultura-jardunbide egokiei dagokienez hedabide espezializatu askotan aipatua izaten jarraitzen du. Izan ere, IMGV arte publikoko esparruko beste edozein ekimenetatik guztiz desberdintzen da arte publikoa sortzearen erantzukizuna herritarren esku uztearen onura egiaztatzerakoan. Bere metodologia berezia bakarra da estatu mailan eta tailerren emaitzek harridura sortzen dute bere sortze prozesu berezia ezagutzean.
IMVG, gainera, gorabehera, krisi eta abarreko 10 urtetan zehar hiri baten aukera eta mugetara egokitzen jakin duen, gure hiriko proiektu kultural bat da. Proiektuen kalitateari ez diote eragin, nahiago izan baita obra gutxiago sortzea esku-hartzeen kalitateari uko egin beharrean. Dedikazio eta parte hartzen duen ororen lan onaren adibide da. Proiektuak, errepikakor eta aurrez ikus daitezkeenak izan ordez berritzaileak izan dira, bai teknikari eta baita estiloari dagokionean ere. Argazkia edo material desberdin eta berritzaileak erabiliz, proiektua berrikuntzan eta edukian hazten da, auzo bati egokitzen eta bere ahotsa izaten delarik, auzoarentzat proiektu espezifikoak eginez “Martxoak 3” izan daitekeen bezala, pertsona nagusiak edo etorkinen historia auzoaren eraikuntzan.
10 urte azkar pasatzen dira, baina askoren lanari eta hiriaren, bere enpresen, elkarteen eta erakundeen laguntzari esker PUBLIKOAK EGINDAKO benetako arte publikoko bilduma garrantzitsu baterako oinarria sortu da.
Tokia: Gasteiz (Araba).
Teknika: Akrilikoa horma gainean, mosaiko, zianotipia, eskultura.
Tamaina: 80m2 eta 150m2 arteko 16 horma-irudi
Artista kolaboratzaileak:
Carlos Adeva , Antoni Gabarre, Itzal Garcia Argüello, Ivan García Bartolomé , Marta Gil Estremiana, Javier Hernández Landazabal, Michelle Angela Ortiz, Patricia López Landabaso , Eva Mena, Nahikari Mora , Gorka Otsoa De Alda y Angulo, David Tavares , Estibaliz Vera, Karen Warner , John Pitman Weber, Christina Werckmeister, Matias Mata y Alex Fernández
IMVG, Itinerario Muralístico de Vitoria-Gasteiz