Aukeratu karta bat
Vitoria-Gasteiz // 2015-2016
Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean munduko Sexu eta Ugaltze Eskubideen inguruan 6 artisten erakusketa baten esparruan. Erakusketak “Sexo Txalo Muxu Tiro Pum” du izena.
Elkarlanean egindako mural baten ideia antolatu eta gauzatu genuen, gure jatorri, arraza edo nortasunaren arabera dauzkagun eskubideak edo ez dauzkagunak irudikatzea helburu zuen joko batean oinarrituz.
Taldekako obra bat izan zen Alfredo Cemillan “Mintxo” artistarekin, Venus Katarsian izenburukoa.
Teknika: Pintura Akrilikoa, errotuladoreak eta papera, beste batzuk
Tamaina: 20 m²